Labayru Gaur

0

Euskal Herriko Atlas Etnografikoa José Miguel de Barandiaran lantzen hasitako egitasmoa da, eta Etniker Taldeek Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Iparraldean eta Nafarroan egindako ikerketaren bitartez gauzatu dana. Lanaren helburua XX. mendeko bizimodu tradizionala jasotzea izan da, gizarteari transmititzeko eta edonoren eskura jartzeko.

Idea lehendik baetorren be, ikerketa 70eko hamarkadaren hasieran abiatu zan. Industrializazinoak eraginda, bizimodu tradizionalean aldaketa handia gertatu zan garai horretan, eta ordura arteko bizimoduaren barri jasotzea preminazko eta erazko helburutzat hartu zan.

Barandiaran lehenengo alea ikustera heldu zan, baina Etniker Taldeen zuzendariek, Ander Manterolak eta Gurutzi Arregik, gidatu izan dabe ikerketa denpora honetan guztian. Guztira 100 ikertzailek baino gehiagok parte hartu dabe inkestak egiten, informazinoa batzen, eta dana landuta argitaratzeko prestatzen. Bertatik, 8 liburu tematiko, 8.000 orrialde eta 2.000 irudi inguru argitaratu dira.

Euskal Herriko Atlas Etnografikoak gai honeek jorratu ditu orain arte: Elikadura (1990, 2. arg. 1999), Haur jolasak (1993, 2. arg. 2005), Heriotza ohikuneak (1995), Ohikuneak jaiotzatik ezkontzara (1998), Abeltzaintza eta artzaintza (2000), Herri medikuntza (2004), Etxea eta familia (2011) eta Nekazaritza (2018).

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.