Labayru Gaur

0

Labayru Fundazioan bardintasuna gure jarduera eta zeregin guztietan txertatzeko konpromisoa hartu dogu. Honezkero diagnostikoa eta plana egin doguz, modu sistematikoan aurrera egiten joateko.

Horren harira, hizkuntza aldetik bardintasuna kontuan hartzeko erispideak aztertu ditugu Bultz-lan aholkularitzako teknikariagaz. Hizkuntza era batera edo bestera erabili, mezuak oso ezbardin emoten dira. Batzuetan ohitureagaitik beste barik jokatzen dogu era jakin baten. Kontua da konsziente izatea zergaitik egiten ditugun aukerak, eta ia benetan horretara jokatu gura dogun.

Berbak, egitura sintaktikoak, generoa adierazteko moduak… hainbat eta hainbat ezaugarri emoten ditugu berbazko kontestuetan. Horri gehitzen badeutsegu argazki edo irudi bidez zabaltzen ditugunak, sarritan konturatu barik informazino piloa emoten gabilz.

Hori dana aztertzeko, zeri erreparau kontuan hartzeko prestakuntza-saioa egin dogu Labayruko beharginon talde batek Derion eta beste talde batek Boluetan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.