Labayru Gaur

0

Gizonen eta andren arteko bardintasuna ziurtatzeko beharrean eta beharlekuetan, Bardintasun-plana prestetan gabilz aurten, derrigortasunik euki ez arren. Orain arte diagnostikoa egiten ibili gara, hainbat datu eta informazino zehatz aztertuta.

Horren harira, gaur diagnostiko horren barri emoteko saioa egin dogu Derion, Bultzlan enpresako Malen Isasi teknikariagaz. Ganerako beharginek hurrengo astean eukiko dabe prestakuntza-saioa Boluetako egoitzan.

Diagnostikoan sortutako hutsuneak kontuan hartuta, lehentasunak finkatzeko eztabaida egin dogu taldeka, hortik aterateko gero hurrengo lau urteetarako ekintza-plana.

Hainbat gai erabili ditugu, bakotxaren ikuspegitik eta beharretik begiratuta egoera oso ezbardinak suertatzen diralako. Zer hobetu ikusi dogu, orain zer pauso egingo dogun erabagitea izango da hurrengo egitekoa.

Gizarte osoan dagoan ardurea izanda, bakotxak bere esparruan egin leikena ondo etorria izango da, danon ahaleginagaz bardintasun benetakoa lortzeko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.