Maiatzaren 14an Basauriko Social Antzokian aurkeztu da Labayru Fundazioak egindako bideoa. Ordu laureneko iraupeneko bideo horretan, Basauriko auzune batzuk ezagutzeko ibilbidea erakusten da. Familian egiteko moduko ibilaldia agertzen da bertan, baina bide batez parejeon ganeko barriak emoten dabez bertako lekukoek.
“San Migel – Finaga – Castillo: Basauriko Zuztarrak arakatzen” izenburuak erakusten dau nondik nora doan bidea. Hona bideoa ikusteko lotura: San Migel – Finaga – Castillo: Basauriko Zuztarrak arakatzen
Basauri asko be asko aldatu zan industrializazinoagaz, lantegi barriak eta beharginentzako etxeak egiteko aurrekoak bota ebezan eta auzo barriak sortu ziran urte gitxian.
Ha ta guzti be, kanpotik etxe-multzoak baino ikusten ez badira be, ibilbide honetan bestelako paisaiak eta lekuak aurkituko ditugu herriaren barruan bertan.