Zuztarretatik oinez ekimenaren barruan, Basauriko ondarea ezagutzeko bideo bi egin ditu Labayru Fundazioak. Eta aurten, material osagarri lez, 16 orrialdeko liburuxkea prestau dogu. Horren aurkezpena egin da, Basauriko Udalak maiatzaren 6an eta 7an euskal astearen barruan antolatutako ibilaldiak egiteaz batera.
Helburua herriko ondare kulturala eta etnolinguistikoa ezagutzea da modu ludiko baten. Ibilbideak San Migelen hasi eta Atxikorre, Luzarre, Finaga eta Castillotik igaro eta gero, udalean amaitu dira. Bata euskeraz eta bestea gazteleraz izan dira, Jon Iñaki Arroita gidari dala.
Hainbat jakingarri dago bideo-liburuxketan argitaratuta, ibilaldian ikusi eta azaltzeko modukoak: Basauriren sorrera; San Migel auzoaren ganeko kontuak: Taberna Nagusia, eleizea…; Basauriko baserri auzoen ganekoak; Finagako ermitari buruzkoak; industriaren eraginez herriak izandako aldaketak; eta askoz be kontu gehiago.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.