Labayru Gaur

0

Irailaren 20an Akaitze Kamiruagak eta Igone Etxebarriak EHUko udako ikastaroan parte hartu eben Zerainen. Ikastaroaren gaiak “Herri txikiak aurrera begira: XXI. mendeko herri eta komunitate bizientzat etxebizitzak” izan zan. Herri txikien etorkizunari begira, etxeek landa eremuan ze ezaugarri behar dabezan, herri-bizitzaren eta komunidadearen ikuspegitik batez be.

Baserriko bizimoduari buruzko jakingarriak azaldu ebezan Akaitzek eta Igonek “Etxea eta baserria gurean: familia eta gizartearen antolaketa berezia” izeneko hitzaldian. Izan be, baserriko bizimoduak eragin handia izan dau gure gizartean, baita herri txikietan be. Zer egin orain baserriokaz, nekazaritzarako erabilera bultzatu? Bertan etxeak egiteko erabili? Bertako lurrak beste erabilera baterako jarri? Espazioaren antolaketa, gaur eguneko beharrizanak, gaurko bizimodurako preminak… agertu dira hitzaldietan eta eztabaidan.

Goiz osoko jardunean beste honeek be parte hartu dabe: Koldo Telleria arkitektoak, Arianne Kareaga unibersidadeko irakasleak kooperatibei buruz, eta Xabier Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko diputaduak.

Eskertzekoa da zeraindarren abegi ona.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.