Labayru Gaur

0

Fair Saturday Fundazinoak, sariak banatzeko ekitaldiaren ostean, foroa eratu dau irailaren 26an eta 27an BBK Fundazinoagaz batera. Foro horren helburua adibide eta kasu esanguratsuak ekartea da, kulturaren bitartez gizartea eraldatu daitekeela erakusteko.

Musikan, dantzan, zinean, ikerketan diharduen hainbat personak eta erakundek parte hartu dabe saiootan. Bakotxak ibilbide oso ezbardina egin dau, baina era batera edo bestera danek euki dabe gizartean zeozelango eragina, ekarpen esanguratsu, positibo eta adierazgarriaren bitartez.

Labayruren aldetik, Igone Etxebarriak azaldu dau Labayru ze testuinguruan sortu zan, diktaduraren hondarrean, kultura suspertzeko bizitasun giroan, Derioko Seminarioan.

Horrez ganera, hizkuntzaren eta herri kulturaren balio identitarioa azpimarratu dau. Gizartearen kohesinoa adierazten dabe, eta persona bakotxarentzat erreferentzia eta lotura estu-estuak eragiten ditu, bere nortasuna eta izakera eregiz.

Mundu global baten, gure gizarteak bere balioak oso presente izan behar ditu, globalari bere ikuspegi propioaz begiratzeko. Txikiak garala jakinik, geurea sendotu beharra ezinbestekoa da, beste batzukaz sareak egin ahal izateko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.