Labayru Gaur

0

Aspaldian hasi ginan Bediako Udalarentzat ondarea batzeko egitasmoak egiten. Oraingoan, liburuxka bat argitaratu dogu, ibilbide baten barruan dagozan ondare-ezaugarriak erakusteko.

Honezkero hiru ibilbidetako bideo bana eginda dagoz, aurreko urteetan. Orain, Udaletik, ibilbideotan seinaleak jartzen hasi dira. Lehenengo markauko dabena, plazatik, Eroso-Ugarte eta Ereñora doana izango da. Eta horren osagarri, liburuxka bat argitaratu barri da, ibilbidea bera ezeze, ikusiko diran ondare-balioko ondasunen barri emoteko.

Ondasunok era askotakoak dira: baserriak, errotak, ermitak, auzootako bizimodua, ortuak, ganadua, familia-motak…

Bideoa hemen ikusi daiteke. Horrez ganera, udalaren webgunean dago, eta liburuxkako QR kodetik bertatik sartu daiteke bertara.

Hurrengo urte bietan, beste ibilbide biak markau eta beste liburuxka bana egitea da asmoa.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.