Labayru Gaur

0
Andoni Agirrebeitia, Beñat Sarasola eta Adolfo Arejita.

Azaroaren 18an Zornotzan aurkeztu da Beñat Sarasolak landutako Bainaren belaunaldia. Ustela, Oh Euzkadi! eta Pott izeneko lana. Amorebieta-Etxanoko Udalak 2013an deitutako Aia Santi Onaindia bekaren irabazlea da Beñat, eta beka horren laguntasunagaz egindako lana liburuan jasotakoa. Labayru Fundazioak, Udalagaz daukan hitzarmenaren bitartez, bekako epaimahaia osotzen eta lana argitaratzen laguntzen dau.

Beñat Sarasola azala

Honezkero bildumako hamargarren alea da, eta bekaren azkenengo deialdia hamalaugarrena.

Lan honetan, egileak Ustela, Pott eta Oh Euzkadi!  aldizkarien aleak banan-banan aztertu ditu eta euron atzetik egon diran idazle taldeen ekarpenak laburtu. Bernardo Atxaga, Koldo Izagirre eta Ramon Saizarbitoriaren literatur ibilbidea agiri da bertan, euskal literaturak berak garai berean egin dituan pausoak ikusten direla.

Aurkezpen berean bekaren 2015eko deialdiko bekaduna aurkeztu da: Gorka Mercero. Liverpooleko unibersidadetik zuzenean bat egin dau aurkezpenagaz sare bidez.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.