Joan dan barikuan, abenduaren 16an, Berriatuko Kultur Etxeko aretoan, herriko lanbide zaharren gaineko bideoa aurkeztu genduan.
Horretarako lehenengo berriatuarren artean lanbide desbardinetan ibili izan diran lekukoen testigantzak jaso doguz, guztira 30 orduko grabazinoak egin dira. Lekukoen artean errementariak, perratzaileak, arotzak, fundizino lanetan ibilitakoak, idi-probetako arlokoak, joskileak, etab. izan dira. Lanbideok, edo lanbiodetan jarduteko era batzuk behintzat, galtzen doaz. Horregaitik, oso garrantzitsua da oraintsura arte beharren ekin deutsienen lekukotasunak hartzea, informazinoa emoteko protagonisten ahotik zuzen-zuzenean.
Bideoa egitasmo honetako lehenengo emaitza da. Ordu erdiko emonaldian batutako informazinoaren ale hautu batzuk erakutsi dira.
Egitasmo hau Goikolau Kultur Elkarteak sustatutakoa da, Berriatuko Udalaren, Cicautxo enpresaren, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntasunagaz.
Bertan alkartu ziran Goikolau Kultur Elkarteko kide ugari, Julene Garate zinegotzia eta Labayru Fundazioaren izenean Adolfo Arejita eta Akaitze Kamiruaga.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.