Labayru Gaur

0

Euskeraren Nazinoarteko Egunaren inguruan hainbat ekintza egiten dira euskeraren alde. Berrizen, Labayru Fundazioak egindako bideoa aurkeztu dogu abenduaren 2an. Izenburua hauxe da: “Berriz. Arrierreka. Uraren indarra”. Hogeta bat minutuan, Arrierrekaren ondotik goazela, Berrizen erreka horren uraren indarraz hornidutako teknologia ezbardinen bilakaera ikusiko dogu.

Aldirik zaharrenetan olak, geroago errotak, eta makinetxea azkenik. Urak indarra emonda, produkzino mota ezbardinak garatu dira, eta danen erakusgarriak dagoz oraindino bertan.

Leku zoragarria izateaz ganera, gure historiaren lekuko ezin hobea da, lekuizen eta abarrakaz horniduta.

Aurkezpenean Rolan Isoird Berrizko alkateak eta Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak parte hartu eben. Ondoren, bideoa bera ikusteko eta gozatzeko aukera egon zan.

Hona Adolfo Arejitak aurkezpenean esandakoak:

2015-12-02_Berriz_Arrierreka

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.