Gaur hasi dira Labayru Fundazioak udarako eskaintzen dituen ikastaroak. Beti-betiko ikastaroak dira, eta 49. edizinoa da aurtengoa.
Alfabetatzeko hiru mailak ezeze, EGA prestatzeko ikastaroa, itzulpen ikastaroa eta Bizkaiera lantzen ikastaroa be emoten dauz Labayruk. Beraz, hurrengo aste bietan, garagarrilaren 14ra bitartean, bizkaierazko euskerea lantzeko eta hobetzeko aukerea eukiko dabe ikasleek.
Alfabetatzeko ikastaroan, hiru mailatan apuntau dira aurten be ikasleak. Labayruko irakasle Josu Arroyok azaldu dauanez, “ikastarora datozenentzat Labayru Fundazioaren EGA titulua ateratzea da azken helburua, balio ofiziala daukana, bestearen bestekoa”.
Titulua helburu ez daukienentzat, Bizkaiera lantzen ikastaroa be emongo dau Labayruk bi aste honeetan. Gaur egun jente asko dago batueraz alfabetatuta, baina Labayruk emoten dauan ikastaro hori mendebaldeko euskerara hurreratzeko aukera ona dala azpimarratu dau Arroyok.
EGA azterketa egiteko datak be zehaztuta dagoz. Hil honetako 17an izango da atariko froga eta, hori gainditu ezkero, garagarrilaren 19an egin beharko ditue ikasleek idatzizkoa eta ahozkoa, goizez lehenengoa eta arratsaldez bigarrena. Azterketa danak Boluetako egoitzan egingo ditue
Itzulpen ikastaroa eta teknikari ikastaroa
Itzul-I ikastaroa da garagarrilaren lehenengo bi aste honeetan Labayruk emongo dauan beste bat. Oinarrizko itzulpen teknikak hartuko dabez ikasleek, eta arloagaz interesa daukan edonorentzat bakarrik ez, euskaldun ororentzat be aberasgarria da ikastaro hori.
Uda amaituta, euskara teknikari ikastaroa be eskainiko dau Labayruk.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.