Labayru Gaur

0

Hiru osagai horreek daukaz Bilbon hara-hona izeneko liburuak. Bilboko toponimia, hau da, leku-izenak oinarritzat hartuta, 40 artikuluko bilduma prestau genduan Labayrun Bilboko Udalagaz egindako hitzarmenaren babesera. Lan hori joan dan urtearen amaieran argitaratu eban Udalak, BilbaoArteko artistek egindako irudi zoragarriakaz. Lan txukuna geratu zan, bai horixe!

Horren barri emoten, liburuaren nondik norakoak azaltzen egon dira Euskadi Irratian Ziortza Artabe, Jabier Kaltzakorta eta Felix Mugurutza, liburuan parte hartu dabenetako hiru. Entzun hemen pasartea.

Euren azalpen eta argibideakaz, askoz hobeto ikusiko dogu liburua zer dan, toponimiak zer adierazten dauan, eta Bilboko leku jakin batzuen ganeko barri zehatz-jakingarriak.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.