Labayru Gaur

0

Dantza taldeak Bilbon 1940-1975 bitartean liburuan Bilboko historiaren zati bat berreskuratu dogu. Diktadura garaian gaur egun Bilbok daukan lurraldean izandako dantza taldeen katalogoa da berez liburu hau. Orduan Bilbo handiagoa zan, baina oraingo neurrietara mugatu dogu lana.

Dantza taldeak euskal nortasunaren lekukorik bizienak izan ziran diktadura garaian, euskal usaina edo kutsua eukan edozer galarazota egoan eta. Folklorea euskaltasuna eta kontzientzia garatzeko bide bakarretarikoa izan zan.

Horren ganeko informazinoa behin baino gehiagotan eskatu izan deutsegu Luis Ángel Gainza eta José Luis Orbe Labayruko laguntzaileei, talde askotan eta askogaz ibili izan diralako aspaldi-aspalditik. Hori ikusita, Ander Manterolak zirikatuta, historia hori osotzeko informazino eta dokumentazino bila jarri ziran 2010eko hamarkadan. Baina gure artean, eta gitxiago garai haretan, ez da ohikoa izan ezer idaztea eta akta ixtea. Hori dala-ta, ahoz aho, batari eta besteari galdetuz lortu dabe hemen batutako informazinoa batzea. Landa-lan ikaragarria egin dabe, gehiago kontuan hartuta protagonista asko honezkero ez dagozala gure artean.

Lau karpeta lodi osotutakoan, Labayruko ‘Ander Manterola Euskal Bibliotekan’ itxi ebezan, eta orain Labayrun hori danori liburura ekarri dogu, Bilboko Udalaren laguntzaz. Diktadura luzea izan zan eta urte askoko tartea hartzen dau lan honek, horregaitik tartean egoerea aldatzen joan zan.

Guztira 33 talderen barri emoten da, barrutiz barruti antolatuta. Sarritan egitura eta antolaketa eskasekoak ziran, hainbat zatiketa egon ziran ganera. Taldeotako gehienak parrokien eta Eleizako erakundeen aterpean sortu ziran, eleizako lokalak erabiliz batzarrak eta ensaioak egiteko. Normalean mutil taldeak osotzen ziran lehenengo, eta gero akaso neskenak. Halanda be, batzuk gaur egunera arte iraun dabe.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.