Labayru Gaur

0

Martiaren 2an batzartu da Bilboko Udaleko Euskerearen Aholku Batzordea, Juan Mari Aburto alkatea buru dala. Tartean izan da Jokin Gorozika, Labayru Fundazioaren presidenteordea, udaleko, beste erakundeetako eta gizarteko hainbat ordezkarigaz batera. Batzar horretan hainbat gai erabili dabez: aurten Bilbon ospatuko dan Ibilaldia; Gobernu Batzordeak onartu barri dauen Hizkuntza ofizialak erabilteko erispideak izeneko agiria; eta, Bilbon Euskerea Sustatzeko Ekintza Planaren ebaluazinoari buruzko proposamen-txostena.

Hurrengo egunean, martiaren 3an, Bizkaiko Foru Aldundiak Euskara Bizia Batzordea batu dau, eta bertan parte hartu dau Igone Etxebarria Labayru Fundazioaren zuzendariak. Batzorde horretan eremu sozial guztietako jentea batzen da, euskerearen aldeko jarrerea sustatzeko eta euskerearen erabilerea bultzatzeko programak lantzeko. Batzarrean Aldundiak laguntzen eta babesten dituan lau programa aurkeztu dira, laurak gazteen artean inguru ez formalean euskera erabiltera bideratuta dagoz: Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldearen Emon Hegoak proiektua; Kurkuluxetan Alkartearen egitasmoak; Egizu Getxo Euskaldun alkartearen Gazte Saltsa!; eta azkenik, Ahize-AEKren Periferiako gazteak eta euskerea proiektua.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.