Labayru Gaur

0

Bilboko Udalak, euskera arloan aurrera egiteko, gizarteko hainbat eragilek parte hartzen daben Aholku Batzordea batzen dau aldian aldian. Joan dan azaroaren 26an egin dau oraingo Batzordeak batzarra eta han izan da Labayruko ordezkaria, Biosne Zarandona.

Batzorde horretan kultura eta gizarte arloko ordezkariak dagoz, tartean Labayru, Euskaltzaindia, Athletic, Bilboko euskaltegiak, etorkinen kontseilua eta beste erreferente batzuk hezkuntzan eta kulturan. Horrez ganera, administrazinoko hainbat partaide dagoz, udaleko talde politikoak, eta Aldundiko eta Jaurlaritzako euskera arloko arduradunak, kasurako.

Azaroko batzar horretan kulturartekotasunari zelan heldu eta kultura ezbardinetako herritarrak euskerara zelan ekarri landu eben, galdera honen inguruan: “Zelan lortu euskera Bilbon bizi diran kulturen arteko zubi izatea?”. Ganera, opari moduan Labayruk egindako Munduenea bigarren ipuin bilduma eta Mundu bete jai liburuak banandu eutsiezan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.