Azaroaren 29an aurkeztu dogu Bilboko udaletxean Non eta Bilbon izenburuko liburua. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Igone Etxebarria Labayruko zuzendariak parte hartu dabe aurkezpenean.
Liburu dotore-landu horretan, berrogei artikulu jaso dira, Bilboko hainbat leku-izenen ganean idatziak. Toponimoak edo leku-izenak uri edo herri bateko historiaren eta ibilbidearen erakusgarri ezin hobeak dira. Pertsona-izenak, geratera historikoak, lanbideak, jarduerak… danetarik egoten da holakoetan. Eta, zergaitik jarri jako kale bateri izen jakin bat? Zergaitik ez dira beste izen batzuk ipini? Aldian aldiko erabagi horreek guztiak egiten dabe uriaren historia, sarritan ezagutzen ez dogun historia.
Toponimoak gure herri-ondareko atal oso garrantzitsua dira, gorde eta jagon beharrekoak, aldaketak aldaketa egokitu eta transmitidu beharrekoak.
Egileek estilo eta ikuspegi ezbardina erabili dabe artikuluok idazteko, horregaitik arinak dira, dibulgatiboak. Auzo, garai, eta arlo guztietako jakingarriak polito azalduta datoz euskeraz.
Bilbao Arteren bitartez, gainera, Mikel Erkiagak argazkien ganean egindako pinturak, zoragarri geratzen dira, liburuari artelan itxura emonaz.