Bilboko 17 euskaltegiek Bilboko Udalaren “Euskaraz gehiago gara” kanpainan parte hartuko dabe. Kanpaina horren bitartez, Udalak herritarrak euskera ikastera animau gura ditu.
Gaur, irailak 6, egin dabe aurkezpena udaleko arduradunek, Koldo Narbaizak eta Jone Unzuetak, eta euskaltegietako arduradunen ordezkari batzuk.
Izan be, euskaltegiek eskaintza zabala daukie euskera ikasi gura daben guztientzat. Gainera, Covid dala-ta be, oso ondo egokitu dira ikastaroak emoteko moduak ugarituaz, linean zein aurrez aurre.
Bilbo dogu uririk euskaldunena, baina oraindino badago zer hobetu, eta asmo horregaz Bilboko Udalak ikasleak bertako euskaltegietara erakarteko kanpainea jarri dau martxan. Horrez ganera, ikasleok dirulaguntzak be eskatu leikiez udalean, ikasketetako gastuetan laguntzeko.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.