Aurtengo Euskerearen Eguneko ekitaldian, Bilboko Udalak bendejerak omendu ditu, euren bendejeagaz batera euskerea Bilbora ekarri izan dabezlako. Omenaldi horretarako Labayruren laguntasuna euki dabe, guk egindako ikerketea izan dalako horretarako abiapuntua.
Erriberako merkaduan orain be zortzi bendejera dabilz, eurentzako daukien lekuan jarrita. Etxean ortuko produktuak prestau eta saltzen eroaten dabez, lehenagoko estiloan gaur be. Bertan egon dira euretatik hiru: Begoña Bolunburu, Jaione Etxebarria eta Piedad Martínez. Omenaldiaren oroigarria emon deutsie, beste guztien ordezkari moduan. Horren ostean Begoña Bolunburuk berba egin dau lanbide horretan 73 urte daroazala gogoratzeko.
Euren ganeko lana egin dau Labayruk, Udalaren enkarguz. Alde batetik bideo bat, eta bestetik liburua. Baina horrez ganera, omenaldirako bideo labur bat prestau dogu eta oparitzeko egutegia.
Ekitaldian Igone Etxebarria Labayruko zuzendariak aurkeztu dau liburua. Horren ostean, Juan Mari Aburto alkateak oso ondo adierazi dau bendejeren ekarpena eta balioa Bilborako, ukutu pertsonal hunkigarriagaz. Eta amaitzeko, Miren eta Roberto Etxebarria trikitilariek, Bilboko Udal Txistulari bandeagaz batera, bendejerei eskainitako koplak abestu dabez, Xabi Payak sortutako letradunak.
Zorionak danori!
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.