Labayru Gaur

0

Irailaren 6an Bilboko Udalak eta uriko 17 euskaltegiek euskerea ikasteko kanpainea aurkeztu dabe. ‘Euskarari bai’ lelopean, bilbotarrek 17 euskaltegietakoren baten euskerea ikasteko matrikula egitera konbidau dabez. Bertan izan dira Eider Inunziaga, Euskarako, Herritarren Arretako eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako Saileko zinegotzia, eta euskaltegien ordezkariak.

Kanpainako kartelak hainbat lekutan jarriko ditue ikusgai: markesinetan, Bilbobusen autobusetan, Bilboko Udalaren sare sozialetan, komunikabideetan, barrutietako udaltegietan, kiroldegietan eta ikastetxeetan.

Euskera ikasi, landu edo hobetu gura dabenek ez daukie atxakiarik horretan ez jartzeko, euskaltegiek aukera zabala emoten dabelako, bai mailetan bai ordutegietan. Eta Udalak hainbat dirulaguntza bideratu ditu ikasleontzat, baldintza batzuk bete ezkero. Aurten 700.000 € bideratu ditu laguntzotara.

 

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.