Euskararen Aholku Batzordea barriztau egin dabe Bilboko Udalean agintaldi barriari begira. Euskalgintzako kideak ez eze, alderdi politikoak, industria, beste kulturak, kirola eta astialdia, teknologia eta ekonomia arloetako kideak be sartu dira, euskerea zeharkakoa dala erakusteko. Arlo guztietan sartu behar da euskerea.
Labayru Fundazioak be ordezkari barria dauka Batzordean. Biosne Zarandonak ordezkatuko gaitu aurrerantzean, orain arte hainbat urtetan egon dan Jokin Gorozikari lekukoa hartuta.
Horrez gainera, Labayruk laguntzen dau Aholku Batzordea dinamizetan, udaleko teknikari eta arduradunakaz batera. Horretaz Ziortza Artabe arduratzen da.
Lehenengo batzarrean, apirilaren 30ean, kideak aurkeztu, eta aurreko agintaldian egindako jardueren laburpena eta memoria azaldu zan. Horrez gainera, aurrera begira zer landu gura daben eta zelako metodologia erabiliko dan adierazi eben.
Lan ona egitea opa deutsegu, euskerearen onerako izango da-ta.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.