Labayru Gaur

0

Pasa dan martiaren 16an, Bilboko Udaleko Euskararen Aholku Batzordearen bilera egin zan, agintaldi honetako azkena. Saioan, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea buru zalarik, Labayru Fundazioaren izenean, Jokin Gorozikak hartu eban parte.

Hainbat gai jorratu ziran bertan. Hasteko, Bilbon euskara bizibarritzeko ikerketa-egitasmo bi aurkeztu ebazan Soziolinguistika Klusterreko Imanol Larreak. Jarraian, udalaren izenean, hainbat gairen barri eman eban Mari Jose Arrieta Bilboko Udaleko Euskara saileko zuzendariordeak: euskera ikasteko dirulaguntzak handitzea; Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren ebaluazinoa; eta Hizkuntza Ofizialen Erabilera Irizpideak dokumentuaren aurkezpena administrazinoan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.