Bilboko Udalak eta uriko euskaltegiek kanpainea hasi dabe, 2022-23 ikasturtean jenteak euskerea ikasteko izena emon daian. Euskereagaz irabazi egingo dozu da kanpainaren leloa. Izan be, euskerea eguneroko bizitzan eta alor guztietan erabiltearen abantailak azpimarratu gura ditu kanpaineak.
Aurkezpen ekitaldian Koldo Narbaiza, Udaleko Euskera zinegotzia, eta uriko euskaltegietako ordezkariak egon dira, tartean Josemi Vidales Labayru Fundazioko euskaltegiaren arduraduna.
Kanpaina irailean egongo da martxan. Markesinetan, Bilbobus sareko autobusetan, Udalaren sare sozialetan eta komunikabideetan zabalduko ditue kartela eta leloa. Barrutietako udaltegietan, kiroldegietan eta ikastetxeetan be kartelak ipiniko ditue.
Bilbon 17 euskaltegi dagoz eta igaz 8.300 bat ikasle izan zituen. Bilboko euskaltegietara dabizanen artean emakumeak gizonak baino gehiago dira, eta 16 eta 45 urte bitartekoak dira gehienak, goi mailako ikasketak dituenak nagusi dirala.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.