Labayru Gaur

0

Bilboko udaleko Arabiar Aretoan aurkeztu da abenduaren 11an Bilbon hara-hona: leku-izenak eta euren arrastoak izeneko liburua. Lana Labayru Fundazioak egin dau, Bilboko Udalagaz daukan hitzarmenaren barruan. Edizinoa, ostera, BilbaoArtek prestau dau, eta nabarmentzekoa da Maria Altunak eta Leire Urbeltzek egindako lan ederra liburuko irudien bitartez.

Aurkezpenean parte hartu dabe Koldo Narbaiza udaleko zinegotziak, Adolfo Arejita Labayruko zuzendariak eta liburuko irudiegileek.

Liburuak 40 artikulu jasoten ditu, Bilboko leku-izenak oinarri eta atxakia dala, euron barri emoteko. Idazlan laburrak dira, arinak irakurteko, eta didaktikoak.

Horri esker, Bilboko bazterrak ezeze, Bilboko historia eta ibilbidea hobeto ezagutu ahal izan dogu. Ikuspegi ezbardinetatik idatzitako gaiak dira, Bilboko lekuen ganeko barriak emoten dabezanak, behin izenari buruz, behin bertako jakingarri bati buruz.

Liburua honezkero salgai dago bai Labayrun bertan webgunearen bitartez, bai liburudendetan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.