Labayru Gaur

0

Nikolas Alzola Gerediaga Bitañoren prosazko idatziakaz ondu dabe Mugarrapetik kontu kontari. Esku bete atal izeneko liburua lagun honeek: Antton Mari Aldekoa-Otalora, Xabier Boveda, Alberto Errazti eta Sebastian Gartzi Trujillok. Izurtzan aurkeztu da liburua azaroaren 9an, bertan direla egileak, Adolfo Arejita Labayruko zuzendaria, Lorea Muñoz Izurtzako alkatea, eta Martin Lasa La Salleko Anaia.

Liburua Labayru Fundazioak argitaratu dau Sutondoan izeneko bilduman Izurtzako Udalak, La Salle ordenak eta BBK Fundazioaren laguntasunagaz.

Bitaño Izurtzakoa zan jaiotzez, baina Irunen hil zan, lasalletarren konbentuan, 60 urte beteteko egoala. Aurretik be liburu batzuk argitaratuta eukazan, baina bere gelan itxi zituan hainbat eta hainbat idatzi eta pintura. Horreek danak Anaia Martin Lasak banan-banan ordenau eta ondo gordeta euki ditu. Hortik aukeratuta dagoz liburu hau osotzen daben idatziak. Gehienak didaktikoak dira, gaztetxuei zuzendutakoak, euskera errez-gozoan.

Horrez ganera, liburuko irudiak berak egindakoak dira; izan be, sortzaile handia zan eta diziplina baten baino gehiagotan ibilten zan. Durangoko Arte Museoan dagoz Bitañoren hainbat margoz osotutako erakusketa.

Liburuan Izurtzako leku asko aitatzen diranez, amaieran mapa baten kokatuta dagoz lekuok eta bakotxa ze kontakizunetan aitatzen dan. Mapa horretan ibilbide bat erakusten da lekuotatik zehar. Hilaren 11an egin eben ibilaldia herritarrakaz batera, leku bakotxean liburuko pasarte batzuk irakurriaz batera.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.