Jabier Kaltzakortak “Bizenta Mogel ezagutzen” hitzaldi-sortan parte hartu dau Markinako udaletxean urriaren 27an, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
Kalzakortaren hitzaldiaren izena “Bizentaren Ipui onac. Alegiak eta alegilariak” izan da, Bizenta Mogelen alegien gainean.
Bizenta Mogelek 22 urte zituala, 1804. urtean, Ipui onac liburuan hitz lauzko berrogeta hamar alegia argitaratu ebazan. Alegia edo ipuin on horreek gipuzkeraz idatzi ebazan. Garai haretako giroa eta testuingurua ezagutzera emoteko, hizlariak Ipui onac liburuaren bi hitzaurreak iruzkindu ebazan. Bizenta Mogel, ezagutzen dan euskal lehen emakume idazlea izateaz gainera, Ilustrazinoko alaba izan zan. Bizenta Mogelek, bere liburuaren izenburuan dinoanez, XIX. mendeko nekazari gazteei zuzendu eutsezan bere liburuko berrogeta hamar alegiak eta osabaren hitz neurtuzko zortzirak. Alegia horreen helburua nekazari gazteak leziatzea zan, garai bateko Horazioren Ars Poetica liburuan datorren prodesse et delectare ‘aprobetxatu eta atsegina hartu’ argitzen dauan moduan.
Jabier Kalzakortagaz batera, beste hitzaldi bi egin ziran idazle beraren ganean. Bata, “Emakumeak eta Literatura XIX. mendean” Josune Muñoz andreak emon ebana. Hitzaldiaren gai nagusia emakumeen rola XIX. mendeko gizartean izan zan.
Bestea, “Mogeldarrak”, Bizenta Mogel eta bere “Gabon Cantac” Xabier Altzibarrena izan zan. Xabier Altzibarrek Bizenta Mogelek sortu zituen Bilboko Gabon-kanten gainean hitz egin eban. Gabon kanta horreek Bizenta Mogel Bilbora ezkondu zan garaiaz gerokoa dira, hots, hasi 1817tik eta lehen karlistada (1833-1839) biztu arteko garaikoa.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.