Bizkaia Irratiak 25 urte bete dituala-ta, hainbat ekitaldi egin dabez ospatzeko. Azaroaren 6an Boroa jatetxean batu dabez behargin guztiak, aurrekoak eta oraingoak, erakundeetako ordezkariak, Eleizbarrutiko eta kulturako erakundeen ordezkariak… Ekitaldi horretan irratiaren ibilbidean zertan edo hatan parte izan diran persona batzuk omendu dabez, euskal makila bat emonaz.
Lehenengoa Juan Mari Iraolagoitia, Bizkaia Irratiko lehenengo zuzendaria; entzuleen izenean Dimako Pantxike; programagileen artean Martzel Andrinua eta Mila Egiguren; eta Irratibiden bete dauan ardureagaitik Ander Manterola.
Aspaldiko lagun eta ezagunak batzeko eguna izan da, hunkigarria, eta ospakizun-ekitaldiei errematea emoteko ezin hobea.