Aurreko urteetan moduan, aurten be Bizkaia Irratian aste birik behin parte hartuko dogu gure egitasmoen barri emoteko. Lau Haizetara saioan, eguerdi aldera sartuko gara ordu lauren inguruan, Rosi Guarrotxenak gidatzen dauen saioan. Bertan, unean unean eskuartean darabilguzan egitasmoen barri emongo dogu.
Ikasturte honetako lehenengo kolaborazinoa urtarrilaren 30ean egin dogu. Eskolak hasteko dagozanez, oingoan ikasturterako eskola-eskaintza erabili dogu, zelako ikastaroak dagozan, zelan izena emon, jentea euskera ikastera animau…
Horrez ganera, han hor hemen emoten dogun teknikari-zerbitzua be aitatu dogu. Bai enpresetan bai udaletan, euskerearen erabilera normalizetako planak egiten eta eurok aurrera eroaten laguntzen dogu, euskera teknikari zerbitzuaren bitartez.
Ahaztu barik itzulpen zerbitzua be badaukagula, batez be gaztelania-euskera, euskera-gaztelania itzulpenak egiteko.
Hurrengo saiorako beste era bateko egitasmoak eukiko doguz azaltzeko eta aurkezteko.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.