Labayru Gaur

0

Bilboko Eleizbarrutiak ikasturtea hasteko urtero egiten dauen ekitaldia da Goazen! Aurtengoa berezia da, Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrena dalako, eta ekitaldi horrek emongo deutsalako hasierea ospakizun-urteko programeari.

Aurten Derion batu dira mila lagun inguru Goazen! jaialdira. Bertan hainbat ekitaldi egin dira, hitzaldiak, umeentzako tarteak, urteurrenerako Xabi Aburruzagak sortutako kantua aurkeztu…

Kontuan hartuta Eleizbarrutiko hainbat erakundek egoitza daukiela Derioko Seminarioa izandako eraikinean, gura dabenentzat bisitak egiteko aukerea emon da. Holako talde bat Labayrura etorri da gure egoitza eta guk egiten ditugun lanak eta egitasmoak ezagutzeko.

Guztira ehun bat lagun pasau dira bertatik. Han Labayruren ibilbidearen gorabehera batzuk azaldu, gaur egun zertan jarduten dogun aurkeztu eta liburutegia erakutsi deutsegu.

Beste horrenbeste egin dabe beste talde batzuk Eleiz Artxiboan, BAM Magisterio Eskolan, Eleizbarrutiko liburutegian eta lehenago Seminarioko kapera izandakoan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.