Labayru Gaur

0

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Bizkargi ondare immaterialtzat erakusteko ikusentzunezkoa prestau dau Labayru Fundazioak. Urriaren 26an izango da emanaldia Zornotza Aretoan, iluntzeko 8retan, eta ostean mahai-ingurua egingo da lekuko izandako batzuen artean.

‘Bizkargi zer da zuretzat’ galderea eginda, Santa Kurtzetan ospatzen dan jaia kontuan hartuta, era askotako erantzunak hartu doguz, bakotxak bere esperientziaren arabera: artoak ereiteko eguna, erromeria-eguna, memoria eta aldarrikapenerako eguna, dagoan eta jairik onena…

Hamazortzi personaren lekukotasunakaz osotu dogu ikusentzunezkoa, izan be, Bizkargin hainbat arlo batzen dira. Lau udalerriren lurretan dagoan mendia da, lehenago herri bakotxekoak alkarregaz igoten eben letaniak eginez, ermitan alkartzeko.

Bertan ermitea dago, maiatzaren 3an Santa Kurtze ospatzen dana. Egun horretan soloak bedeinkatzen ziran uzta ona izateko. Artzainen egutegian be, maiatzeko Kurtzetik irailekora bitartean ardiak mendira eroateko sasoia izaten zan.

Horrez ganera, joan dan mendeko gerra zibilean borroka latza egon zan bertan, hainbat lagun hil ziran bertan, asko eta asko hondino identifikau bakoak.

Horregaitik danagaitik, Bizkargi eta han egiten dan jaia ondare immateriala be bada, eta ezagutzea ezinbesteko dogu.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.