Joan dan urriaren 11an, Zornotzako udaletxean, prentsaurrekoan aurkeztu genduan Bizkargiko Egunari buruzko dokumentala, Europako Ondarearen Jardunaldietan erakutsiko dana. Bertan parte hartu eben Ainhoa Salterain alkateak, Jon Artabe euskerako zinegotziak, eta Labayru Fundaziotik, Igone Etxebarria zuzendariak, eta Ziortza Artabe egitasmoa landu dauen teknikariak.
Hilaren 26an, iluntzeko 8retan, dokumentala ikusteko aukera egongo da Zornotza Aretoan, eta ostean, bertako lekuko batzuen parte hartzeagaz, eztabaida edo alkarrizketa egongo da. Joan gura dauenak libre dauka sarrerea, baina Aretoko webgunean hartu beharko dau konbitea.
Hona aurrerapena:
Aurtengo Jardunaldien gaia ondare immateriala da, arlo zabala berez. Baina zer da ondare immateriala? Komunidade batek konpartitzen dituan jakintzak, jarduerak, ezaugarriak, adierazpenak. Horreek danok belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira, eta identidadeagaz lotuta dagoz, komunidadearen kohesinoa eragiten dabe, halakoen bitartez komunidade horretako kideak bertakotzat sentitzen diralako. Dantzak, ospakizunak izan leitekez ondare mota hori, baina baita be etxean biziteko modu bat, edo soloa lantzeko eta ganadua hazteko modua; ogibideak eta eskulanak. Osagai ezbardinak hartzen ditu kontuan.
Bizkargira etorrita, mendi bat da, lau udalerriren lurrak dituena: Amorebieta-Etxano, Muxika, Larrabetzu eta Morga. Maitzaren 3an Santa Kurtze ospatzen da bertako ermitan, eta hango bedeinkazinoak garrantzitsuak izan dira baserritarrrentzat, uzta ona eukiteko. Siniskerakaz lotuta, letaniak egiten ziran lehen, eta sikatearen kontrako errogatibak.
Erromeria lekua be bada, hartu-emonak egiteko lekua, jaia eta ospakizuna batuta. Baina gerran borroka latzak gertatu ziran han, eta memoriarako tokia be bada.
Hori dana da gure ondare immateriala, ezagutu beharrekoa, jagon eta hurrengo belaunaldiei erakusteko.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.