Labayru Gaur

0

Aurten Irudienean parte hartu dogu, Bizkargiri buruz egindako Bizkargiko Eguna: Atzotik gaurkora dokumentala aurkeztuz. Zornotzako udalak eskatuta, Ondarearen Europako Jardunaldietarako prestatu genduan ordubeteko dokumentala. Orduan herrian aurkeztu zan, eta orain Durangoko Azokan, abenduaren 10ean, Irudienea atalaren barruan.

Bizkargi mendiak ondare immaterialeko hainbat adar batzen ditu: mendizaletasuna, erromeria, herri-siniskerak eta gerrako memoria besteak beste. Hori dana adierazi deuskue lan honetarako alkarrizketatu dogun jenteak. Adinaren arabera bizipenak ezbardinak dira, baina danek osatzen dabe Bizkargiren osotasuna.

Dokumentalean barri-emoileek daukie hitza, euren berbetan eta euren ahotan entzungo dogu bakotxarentzat zer dan Bizkargi. Historia baino gehiago bizipen-bilduma da, eta holan osotuko dogu joan dan mendean zehar eta gaur arte herritarrentzat zer suposatu izan dauen.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.