Labayruk Gaztea Irratia izango du beste behin ere bidelagun nagusi egitasmo honetan. Azaroaren 5etik aurrera eta lehiaketak dirauen bitartean, goizetako Di-da saioan egongo gara Julen Telleriaren lantaldearekin batera, astelehenero 08:30 inguruan, lehiaketaren nondik norakoen berri ematen. Botaba erronka Euskal Herri osoko gazteen artean zabaltzeko bide zuzen eta eraginkorra izango da Gaztea.
Sare sozialen bitartez euskal esamoldeen ezagutza eta erabilera sustatzeko helburua du lehiaketak. Hiztunon hizkuntza-ohituretan eragin nahi du, erregistro kolokialago batean jarduteko behar ditugun baliabideak eskainiz. Horregatik, maila informalean euskararen presentzia garatzeko eta euskararen normalizazioan bide berriak urratzeko beharrizanaz jabeturik, hainbat erakunde batu zaizkigu ekimenera. Hala ba, babesleen artean EAEko hiru aldundiak, hiru hiriburuetako udalak, BBK Fundazioa eta Eusko Jaurlaritza izango ditugu.
Aurten, Euskaraldia sasoi beretsuan izango da eta Botabaren bitartez hainbat baliabide eskainiko zaizkie hiztunei, batez ere gazteei, 11 egun horietan eta osterantzekoetan ere erabili ahal izateko.
Sari banaketa Durangoko Azokan
Sarien atalean, El Corte Inglés-ek eskainiko du bigarren urtez lehiaketako sari nagusia: 4 lagunentzako 4 eguneko egonaldia Europako hiriburu batean. Eta kategorietako sari-emaileen artean, Ixi Wood, Nekatur, Euskal Sagardoa, Imval ikus-entzunezko zentroa eta Last Tour izango ditugu. Sari-banaketa Durangoko Azokako areto nagusian egingo da abenduaren 7an, arratsaldeko 15:30ean.
Lehiaketa azaroaren 5etik 26ra bitartean egingo da Instagramen eta epe horien barruan aurkeztu beharko dira lan guztiak. Esamolde bat edo batzuk aukeratuta, bideo bat grabatu beharko dute parte-hartzaileek, gero Instagramera igotzeko #botaba traola erabilita. Dena dela, Instagramera igotzeko modurik ez duenak botaba@labayru.eus posta elektronikora bidaltzeko aukera izango du. Esamoldeak ondo erabiltzea eta bideoa originala izatea izango dira, besteak beste, sariak banatzeko epaimahaiak kontuan hartuko dituen ezaugarrietako batzuk.
Esamoldeak hiztunok egoera edo ideia bat adierazi nahi dugunean erabiltzen ditugun esaldi eginak dira. Botabak euskal esamoldeak eta umorea uztartuta, euskarak fraseologiaren barruan duen aberastasuna eta aniztasuna erakutsi nahi du.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.