Labayru Gaur

0

Eguenetik domekara, lau eguneko bidaia egin dau Azkoitiko The Kilkers taldeak. El Corte Inglés-en eskutik, lau egunez Budapest bisitetako erea euki dabe. Gainera, lehiaketaren lehenengo asteko saria be eurek irabazi eben, lau lagunentzako argazki kamara bana, bidaian zenbat-gura argazki aterateko.

Azkoitiarrek bost bideo aurkeztu ebezan, zein baino zein originalagoa. Eta sari nagusia Baldatxora bialdu, erre eginda egon eta joko haut paliakin esamoldeakaz egindako bideoari emon eutsan epaimahaiak azkenean. Gipuzkoarrak izan ziran Botaba erronkaren lehenengo edizinoko irabazleak. Labayruk Gaztea Irratiagaz alkarlanean antolatutako bideo-lehiaketan, parte-hartzaileek aurkeztutako lanen irudimena, jatortasuna eta kaleko berbeteari egindako ekarpenak hartu ziran kontuan sarituak izentetako orduan.

Pozik eta gustura. Taldeko kide dan Ibon Arrietak adierazo dauenez, lagunakaz Budapestera joan ahal izatea sari “ezin hobea” izan da eurentzat, benetan be ezagutzea merezidu dauen uria dala-ta. El Corte Inglés Bidaiak-ek hainbat aukera eskaini eutsezan, euren artean Londres, Amsterdam, Berlin…, eta eurek erabagi eben nora joan. “Hasiera batean Budapest ez zegoen gure aukeren artean, baina bete-betean asmatu dugu. Oso ondo pasatu dugu”.

Uria goitik behera ezagutu dabe, Budapesteko Parlamentua, XVIII. mendeko termak, eta hainbat museo eta katedral bisitau ditue, intereseko beste leku batzuekaz batera. “Katedral batera bisitan joan eta bertan musika klasikoko kontzertua zuzenean ikusi eta entzuteko aukera ere izan genuen”. Horrezaz gainera, gaueko giroaz gozetako tartea be hartu dau laukoteak.

Bidaiagaz eta lehiaketan parte hartu izanaz pozik, Botabaren hurrengo edizinoan be parte hartzeko asmoa agertu dabe: “Izena asmatuta dugu dagoeneko, taldea eratuta daukagu, eta gainera, bideoak grabatzen ederki pasatu izan dugu. Beraz, berriro ere parte hartzeko prest eta gogotsu gaude”.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.