Labayru Gaur

0

Eleketan umeei euskal kultura modu ludikoan transmititzeko tailerrak dira, kulturako gaien bitartez gure hizkuntzaren eta bizimoduaren barri hartu daien. Euskerea ikasgaia baino gehiago da, horregaitik enpatia sortu nahi da euskereagaz lotutako gaiakaz, zama barik gozatzekoa izan daiten.

Pandemia denporan etenda egon dira, baina joan dan astean Begoñazpi ikastolan ibili gara hainbat gai lantzen Lehen Hezkuntzako ikasleakaz. Era guztietako gaiak lantzen dira, oraingoan kasurako, besteak beste Bizkaia ezagutzen, Artzaintza eta Errimak lantzen izenekoak emon dira, beti maila bakotxera egokituta.

Tailer bakotxean gai bat lantzen da, azalpen labur bat lehenengo eta gero jarduera praktiko bat eginaz, eskulana, jokoa, marrazkia… Edukiak irakasleakaz aurretik adostuta dagoz, curriculumaren garapenagaz bat egiteko eta osagarri izan daitezan.

Ikasleentzat eskola ezbardinak dirala esan daiteke, eta gustura hartzen dabez halako jarduerak. Estimazino handiko programa da.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.