Labayru Gaur

0

Busturian hazten eta ikasten izeneko bideoa aurkeztu genduan joan dan barikuan, urriaren 30ean, Altamirako Kultur Etxean.

Bertan egon ziran udalerriko alkatea Aitor Aretxaga, eta Idoia Etxebarria eta Itziar Zabala zinegotziak; Labayru Fundazioaren izenean Akaitze Kamiruaga; eta bideoan parte hartu daben lekuko ugari, familiartekoak eta herritarrrak, guztien artean aretoak eukan aforoa bete arte.

Egitasmo hau Europako Ondare Jardunaldien barruan sartzen da. Aurten jorratutako gaia Hezkuntza izan da. Horregaitik udalerriko ikastetxe desbardinak; irakasleak, irakaskuntzan erabilitako metodologietan, irakasgaietan eta tresnetan egondako bilakaera; ume-jokoak eta beste kontu ugari landu dira.

Bilakaera hori lekukoen testigantzen bidez kontetan da. Aurten gainera, adin desbardinetako informanteak alkarrizketatu doguz, hogeitik gora. Horren ondorioz emaitza ikusgarria da.

Gura izan ezkero, bideoa hemen ikusi daiteke:

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.