Labayru Gaur

0

Azken sei urteetako ibilbideari jarraituta, aurten be Europako Ondare Jardunaldietan parte hartu dogu Busturiako Udalagaz batera. Urtero Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dauzan jardunaldien leloa “Guztion ondarea, denok parte” izan da. Jardunaldien helburua gure ondarea persona guztiei zabaltzea izan da, bazterketarik egin barik.

Aurtengo egitasmoa bikotxa izan da. Alde batetik, Busturian uraren gurpilean ikus-entzunezkoa sortu dogu, bertan herriko iturri, garbitoki eta urasken barri emoten da. Bideoa joan dan urriaren 22an aurkeztu zan Altamirako Kultur Etxean. Bestetik, hurrengo egunean, Juanjo Hidalgo historialariaren eskutik, bisita gidatua egin genduan herriko garbilekuetatik.

Gaur eguneko aurrerakuntzei esker, guztiz ahaztuta daukaguz holango lekuak eta holango zeregin gogorrak. Baina iturriak, garbilekuak eta uraskak, gure herrietako ondare xume eta txikiaren parte dira. Eurekin lotuta dagoz bizimodu bat, ohiturak, eta gaur egun nekez entzuten dogun lexikoa… Garbilekuak andrazkoentzako toki esklusiboak izan dira, eta andrazkoen beste zeregin batzuekaz gertatu dan moduan, kasu honetan be, ez jake egindako lana behar dan moduan eskertu eta balorau. Ahal dan neurrian, lan honek ondarearen transmisinoa egiteagaz batera, emakume nekaezin horreen lana aitortzeko be balio dagiala.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.