Labayru Gaur

0

Euskariana euskal herri-erakundeek, unibersidadeek eta ganerako erakunde pribaduek edukiak argitaratzeko sortutako atari digitala da. Euskal kulturako gaiak lantzen ditu, eta helburua da euskal kultura zabaltzeko bitartekoak erabiltzaile guztien eskura ipintea.

Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendaritzaren dirulaguntza bateri esker, 2020an Labayru Fundazioak bere funtseko 2.000 diapositiba digitalizau eta katalogau ebazan. Bilduma horretan Bizkaiko ermita guztien irudiak dagoz, kanpoko argazkiak zein barruko irudienak edo xehetasunak, baita ospakizunak be.

Diapositibok 1980ko hamarkadan egindakoak dira gehienak, Gurutzi Arregik Ermitas de Bizkaia izenagaz argitaratutako hiru liburukiko obra egiteko. Dokumentu grafiko ederra da, koherentea, bilduma osotzen dauena, eta hemendik aurrera Euskarianan ikusi daitekena.

Diapositiba gehien-gehienak Jose Ignacio García Muñozek egindakoak dira, bertan katalogoan agiri dan moduan. Eta egitasmo honetan parte hartzean bizi barria hartu dabe, mundu osoan edozeinek ikusi eta jatsi leikez eta.

Euskarianan berenberegiko lekua daukie era honetako materialek, gure kultura hobeto ezagutzeko bidea emoten daben ganerako materialakaz batera. Bertan batzen dira jatorriz euskarri oso ezbardineko argitalpenak: liburuak, aldizkariak, kartelak, argazkiak, diskoak edo bestelakoak.

Bertan dira honezkero, Gurutzi Arregiren ikerketaren bitartez José Ignacio García Muñozek egindako argazkiak.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.