Labayru Gaur

0

Labayru Fundazioko euskerako irakasleen artean didaktika eta metodologia lantzeko prozesuan murgilduta gagoz. Helburua da metodologia horretan danok bateratsu jokatzea eta aurrera egitea, bai bitartekoetan bai helburuetan.

Euskerea irakastea Labayru sortzeko helburuetako bat izan zan, eta horretan jarraitzen dogu gaur egun be. Eskolak, ostera, han eta hemen emoten dira, eta ikasleak hainbat motatakoak dira. Horren ondorioa da irakasleak sarritan ez dabela bat egiten, eta maila berekoak izanda be taldeak oso ezbardinak dirala batzuk eta besteak.

Egoera horreri erantzuteko, danon ekarpena behar da, eta horretarako pausoak emoten gabilz. Bakotxaren esperientzia, ekarpenak, hutsuneak… bateratu eta alkarregaz urtenbide bateratua emotea da helburua.

Horrezaz ganera, prestakuntza ezinbestekoa da gizartearen aldaketeagaz bat etorteko. Metodologia, didaktika, materialak eta ganerako osagai guztietan barriztau beharra dago gaurko preminei gaurko bitartekoakaz erantzuteko. Eta horretan gabilz.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.