Gure herri tradizinoan ume txikiakaz jolasteko edo kantatzeko ohikoak izan diran abestiak batu doguz Txalopin txalo izeneko argitalpenean. Lan honen helburua gure ahozko ondarea berreskuratzea eta transmititzea da. Horretarako, Durangaldeko edadeko lekukoengana jo dogu, belaunaldiz belaunaldi, etxean ikasita, eurengana heldu diran ahozko kantuak batzeko.
Abestiak era askotakoak dira: ume txiki-txikiak lokartzeko, egoera desbardinetan jolasteko, urte sasoi jakin batzuetako ospakizunetan abesteko edo gure herri kantutegian ezagunak diren aleak, besteak beste. Kantuen letrak partituraz lagunduta datoz. Halanda be, koplen eta bertsoen kasuan, guk soinu bat proposatu arren, beste melodia batzukaz be abestu daitekez. Letren bersinoen kasuan, beste horrenbeste gertatzen da, etxe batetik bestera eta herri batetik bestera, aldaera desbardinak dagozanez, halakoetan, biak jarri ditugu.
Egitasmoa Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak eskatuta egin dogu, gure herri kantutegia ezagutzeko eta balioan jartzeko.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.