Karmelo Uriarte zeanuriztarraren liburu barria dakargu, EDERRIKO. Kontau behar dot izenekoa. ‘Ederriko’ aititak berari jaioparritan emondako izena da, ederraren ederrez. ‘Kontau behar dot’ azpitituluak idazlearen kontau beharra adierazten dau, bere bizitzako hainbat pasarte idatziz ipinteko beharrizana.
Kontakizunok ahoz askotan esanda daukaz Karmelok, familian, lagunartean… Baina idatziz ipinteko akuilua Xabier Amuriza izan dau, harek animau dau liburu baten ipintera. Eta animau bakarrik ez, lagundu be bai, zer sartu, zer ez, zelan adierazi… hari narratibo bat emoten lagundu deutso.
Liburu hau Karmeloren bizitzaren barri emoten dauen kontakizuna da. Baina mikrohistoria hori gure herriaren historia osotzeko zati garrantzitsua da, danon artean egituratzen dogulako gizartea.
Irakurle asko identifikauko dira pasarte bategaz edo beste bategaz, gaiaren, sasoiaren eta bizi-esperientziaren arabera. Baina berak dinoanez, personen esentzia ez da hainbeste aldatzen belaunaldirik belaunaldi.
Beobideko baserriko bizimodutik hasita, Arrasaten ikasle, Batz kooperatiban behargin, mendizale, bertsozale, euskaltzale… Familia, lagunak, lankideak, astialdia eta beharra, bertsolariak, koruko kideak, herri-antzezpenak, jaiak… horreek guztiak eta gehiago irakurriko ditugu, modu erraz, hunkigarri eta gozoan kontauta.
Testuak hainbat argazki daukaz esandakoaren osagarri. Horrek beste prestantzia bat emoten deutso liburuari, informazino gehigarriagaz batera.
Aurkezpenean egileak errematetzat egindako bertsoa dakargu hona.
Hona aurkezpenean Adolfo Arejitak leidutako testua.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.