Labayru Gaur

0

Hogeta hamar urtetik gora dira Eli Zallo lehenengoz Labayrun beharren hasi zanetik. Ordutik era askotako proiektuetan jardun izan dau: eskolak emoten, irakaskuntzarako materialak sortzen, administrazinoko langileak trebatzen, azterketa ofizialetarako materialak sortzen, hiztegigintzan…

Lan-talde askotan ibili da, eta beti izan da erreferente ziurra, etxeko euskera seguruaren jabe, persona moduan be zutabea.

Ez jako gustetan Eliri inon nabarmentzerik, argazkietan be beti agiri da multzoaren barruan, bigarren iladan edo ezkutuan. Baina bere presentzia igarri egiten izan da, bera ibilitako egitasmoak pisu sendoa daukie, fidagarriak dira.

Beharra ixteko tertzioa etorri jakonean, agurra ospatu dogu. Bertan batu dira beragaz bat egindako hainbat beharlagun, batzuk oso beteranoak, beste batzuk aspaldian aldendutakoak baina lagunak diranak, eta Labayrun lanean hasi barri dagozanak be taldetxua; danak bat eginda Eliren inguruan.

Bizitzako hurrengo etaparako onena opa deutsagu, osasunak lagundu deiola eta disfrutau dagiala urte askoan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.