Labayru Gaur

0

Geu be bagara itsasoa egitasmoaren harira, Ondarroan aurkezpena egin genduan maiatzaren 6an. Bertan parte hartu eben Akaitze Kamiruagak, lanaren egileak, eta alkarrizketatutako herriko andreetako batzuk: Guruzne Badiola, Amaia Diz, Isaura Piñeiro eta Josune Solabarrieta.

Ikerketa horren emaitzak bideoa eta liburua dira, eta biak egon ziran presente aurkezpenean. Alde batetik bideoa proiektau zan, andren hainbat lanbide batzen eta erakusten dituana. Eta bestetik, euren lekukotasuna emon eben lau andrek, bakotxak bere lan-esperientziaren ganean berba eginda.

Saio interesgarria izan zan, guztiz. Izan be, sareginak, enpakadorak, arrain-saltzaileak eta arrantzagaz lotutako lanbideak galtzen doaz arrantza bera galdu ahala. Horregaitik, garrantzitsua da horren lekukotasuna emon leikienen barri hartzea, euren bizi-esperientzian oinarrituta.

Bideoa oso interesgarria egin jaken hara bertaratutakoei, eta barriketaldia be gustura joan zan, hainbat jakingarri konpartidu ebezalako.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.