Labayru Gaur

0

Abenduaren 4an Errigoitiko Sallobanti auzoan, herri-euskerearen eta leku-izenen gainean berbaldi laburra eta herri-berbetako lexikoaren gaineko alkarrizketa-mintegia egin da auzo-eskola zaharrean, goizeko 12.30etik 14.00etara bitartean, herriko eta inguruetako hainbat euskalzale partaide zirala.

Leku-izenetan Errigoiti, Uria, Sallobanti, Idoibaltzaga, Metxika izenak izan ziran berbagai. Eta herri-lexikoaren arloan, baserri-etxearen parteak, inguruko lantzar-soloak eta tradizino-jakintzako hainbat berbaren erabilerak.

Urdaibai-Busturia eta Uribeko merindade zaharren arteko igarobide izan dan herri hau, euskeran be, Oka aldeko eta Butroi aldeko hainbat berba bereziren gordeleku izan dala agertu zan euskera mintegi horretan.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.