Leopoldo Zugazak jente askorengan euki dau eragina, eta hutsune handia itxi dau. Batzuen omenaldia batu dogu, Labayruren inguruan Leopoldogaz hartu-emona euki daben lagunak dira danak.
————————
Este es un pequeño homenaje de muchas personas que han conocido y tratado a Leopoldo Zugaza en el entorno de Labayru. Es una persona que nos ha marcado y que deja un gran vacío.
Lerro gitxitan azaldu leitekena baino gehiago izan da Leopoldoren lana kulturaren arloan. Euskal kulturan ez eze kulturan orokorrean be.
Aparteko garrantzia emon izan deutso erakundeak sortzeari, gaur egun indarrean dagozan erakundeak euretako asko: Durangoko Azoka, Photomuseum, BBKn egindako lana…
Labayruk be asko zor deutso bere asmo ederrari, haren laguntasun handia hartu izan dau. Leopoldok maite eban Labayru.
Jakin nahian ez eukan mugarik, beti liburuak erosten, leiduten eta argitaratzen.
Baina eskuzabala zan kulturaren alde egiterakoan, kulturaren hedapena zan haren helburu nagusia.
Ander Manterola
Labayru Fundazioko zuzendaria urte askoan eta Leopoldoren laguna
GIZON HANDIAREN GERIZA
Gazte nintzela ezagutu nuen. Ez nituen hogei urte izango artean. Euskara eskolak ematen nituen arratsetan Labayru Ikastegian. Egun haietan aztoratuta zebiltzan nire hainbat kide. Labayruk Idatz eta Mintz literatura aldizkaria argitaratzea erabaki zuen. Oraindik bizi da. Inular batez, ezagutzen ez nuen gizon handi bat ikusi nuen ikastegiko sarreran, eta literatura aldizkariaren lehen atala hornitu eta edertuko zituen irudiak zekartzan karpeta batean. Leopoldo Zugaza omen zen. Handik aurrera askotan izan nuen haren berri, Labayrun, Bizkaiko Aurrezki Kutxan, Arte Ederren Bilboko Museoan, Photomuseumen… Geriza handia hedatzen zuen. Jakituria handiko gizona zen eta bere iritzi eta asmoak sendotasunez defendatzen zituen. Ez zen iritziak isilean gorde zale eta plaust jaurtitzen zituen. Euskararen eta euskal kulturaren alde lan handia egindako sasoi hartako beste askoren ordezkari. Ander Manterola eta Gurutzi Arregiri itsatsia geratuko zait haren irudia. Eta emazte Carmen Miranda miresgarriari. Goian Bego.
Bingen Zupiria
Kultura Sailburua
Gizon nekaezina izan zara beti Leopoldo. Zuk sortutako Hitz liburudendan, zuri gustatzen zitzaizun moduan, liburu artean, erreza zen zu aurkitzea. “Vector” kultura elkartean murgiltzeko ere gogotsu aurkitu zintudan azkenengoz… beti gauza berriak sustatzeko ideiak buruan. Gerediaga Elkartean ahaleginean jarraituko dugu Durangaldeko kultura, ondarea, historia zaindu eta zabaltzen, gizarte hobeago baten oinarriak jartzen, zuk nahi izaten zenuen bezela.
Nere Mujika
Gerediaga Elkarteko presidentea
Leopoldo,
¿Qué puedo decir yo de él? Le conocí a través de Labayru Fundazioa. Siempre correcto conmigo. Educado como lo eran los de su generación.
En una ocasión nos pidió a Edurne y a mí que le hiciéramos un trabajo de mecanografía. Nos pagó con un detalle elegante, como era él: dos pañuelos de la mejor seda, comprados también, en aquel entonces, en la mejor tienda de Bilbao. Puedo decir que es el de más calidad de los que tengo y que incluso en ocasiones le doy un uso terapéutico y funciona.
De su baúl cultural nada puedo añadir. Sus comentarios siempre eran de interés y me gustaba escucharle.
No quiero olvidarme de su encantadora mujer, Carmen, siempre de conversación animada que nos hacía reír. Tenía un don especial para hacerse querer. (GB)
Mª Luisa Romarate
Labayru Fundazioko behargin ohia
Euskeraz berez-berez bizi ginanok baino biziago maite eban euskerea Leopoldok. Bera izan genduan gure noraezeko bide eta hauspo, harek itxitako lorratza ez jaku inoz azkenduko. Orain egiguzu argi hor goiko ipar-izarretik.
Jesus Eguzkiza Eguzki
Euskera-irakasle eta esataria
Euskaldunen herrian izan dugu sumendi bat. Leopoldo Zugaza. Eztanda egin eta plazaratu izan ditu liburuak. Beste inon argitaratu ez direnak. Sortu ditu diseinuak. Klasikoak eta inon ikusi bakoak be. Antolatu ditu erakusketak. Argiak. Zehatzak. Ederrak. Eregi ditu museo eta biltegi txikiak. Suspertu ditu museo eta biltegi handiak. Eragin ditu amesak, azkeneko arnasera arte…
Nonora joan jaku, antza, liburu barrien bila.
Asier Astigarraga
Irakaslea, Labayru Fundazioko behargin ohia
Euskalduna izan barik inor baino euskaltzaleago; idazlea ez baina liburugile nekaezina; artista barrien bultzatzailea; egitasmo- eta erakunde-sortzailea. Hori dana eta gehiago izan da Leopoldo. Belaunaldi konprometidu eta borrokalari bateko azkenengoetako eruditoa joan jaku, kultura eta euskera gorengo mailara eroan gura izan dituana.
Zeozer nabarmentzekotan, izakeraz gainera, nik barritzailea izatea ekarriko neuke hona; beti gauza barriak sortzen, munduan egiten diran gauza barriak gurera ekarri guran. Idatz & Mintz aldizkariaren eta literatura gaietan ezagutu dot, hori be bere denporarako aurreratua.
Igone Etxebarria
Labayru Fundazioko zuzendaria
Conocí a Leopoldo Zugaza en Labayru en 1979, siempre pensando en hacer algo novedoso.
Aprendí de Leopoldo el mundo de la edición. Creo que me consideró su amigo aprendiz, porque a todo le decía que sí.
He pasado muy buenos momentos y algunos malos en Euskal Biblioteka Labayru con su gran especialidad que era la bibliografía y pensando en editar hasta el final de su vida.
Jon Elorriaga
Labayru Fundazioko liburuzaina
Leopoldo gizon garraztea ezagutu nuenean mila egitasmo zituen borborka ausardia eta jenioa harilkatuz. Inon ziren trabak gaindituz museo, liburu, Arte Eder, aldizkari zein kultur elkarteetan zelan garatu zituen ikusteko aukera izan dut sarri. Batzuetan gozo, inoiz mingots. Eta berak asko egin bazuen ere, nor ez ote zuen lagundu bidean. Kulturaren eta euskaltzaletasunaren maitasunezko sukarrak bizi zuen Leopoldo. Aho bizarrik ez zuen gizon sutsu eta samurra, eskuzabala. Hala gogoratzen dut nik bere abizenari ohore egin dion Zugaza gizona. Finezia, dotoretasun eta adiskidantzaren dohaina zuen Leopoldo ahaztezinak.
Jesus Antonio Etxezarraga
Idazle eta kazetaria
Ekintzailea, sustatzailea, bultzagilea…, euskal kulturazalea akaburengo momentura arte. Halangoa izan da Leopoldo Zugaza. Ikastolak, museoak, alkarteak…, ekimen asko eta asko bere bizitzan zehar. Egin izan dot bat Leopoldogaz euskerari edo euskal kulturari lotutako jardueretan eta ospakizunetan, baina gogoan daukadan irudia da Leopoldo, Caja de Ahorros Vizcaína eta Derioko Ikastaroa, hirurak batuta. Dagoan lekuan dagoala, antolatuko dau azokaren bat edo museoren bat, segurutik. Beti gogoan, Leopoldo.
Jokin Gorozika Bidaurratzaga
Labayru Fundazioko Artezkaritzako presidente ohia
A través de amigos comunes, a mediados de los 70 del siglo pasado tuve conocimiento de las muchas iniciativas culturales de Leopoldo, que conjugaban dos cualidades principales: una conciencia cultural extraordinaria y lúcida, por una parte, y, por otra, una capacidad de acción extraordinaria, para plasmar tal conciencia en realidades concretas y muy variadas. A finales de los 70 tuve la gran suerte de conocerle personalmente y de tratarle con gran frecuencia. Su presencia y ayuda fueron clave para la puesta en marcha y el desarrollo de una buena parte de las actividades del entonces Instituto Labayru. Sin esa presencia y ayuda, hoy Labayru Fundazioa no sería lo que ha llegado a ser. Por eso, a su recuerdo se une en mí un profundo agradecimiento
Goian bego!
Gaspar Martínez
Labayru Fundazioko Artezkaritzako kidea
Leopoldo Zugaza editore eta kultura sustatzailea hil da. Berba bi horreek, editore eta kultura sustatzailea, gizon baten jardun luzea ezin dabe besarkatu. Hobeto berba eginez, Leopoldo Zugaza adiskidea hil jakula esango neuke. Nik, lehenengo, Leopoldo Zugaza bera baino lehen, hirurogeta hamarreko hamarkadan argitaratu zituan euskerazko liburu berdeak ezagutu nituan: Mikel Zarateren Euskal deklinabidea (1975); Euskal Literatura: azterbideak, aztergaiak, azterketak (1977). Euskera ikasteko eta hobetzeko ariketa liburu honeetatik aparte, Mitxelenari enkargatu eutsan La lengua vasca (1977) eta Julio-César Santoyoren Irlandeses y vascos liburuak be ezagutzen nituan. Liburu honeek guztiak kontrazalean ‘Leopoldo Zugaza editor’ jartzen eben letra nabarmenez. Gerora, liburu argitaratzailea zan gizon garai, lerden eta beti jaka-gorbataz jantzitako kultura-gizona ezagutzeko zoria izan neban. Orduan Idatz & Mintz aldizkariaren edizinoaren ardurea eukan: artikuluak eta era bateko eta besteko lanak irudiz hornitzen zituan. Sasoi haretatik aurrera ezaguna ezeze, adiskidea izan nebala be esan nei. Beraren ezaugarririk nabarmenenak liburuzaletasuna eta kulturazaletasuna zirala esango neuke. Lagun bat hilten danean zurrunbiloan etorri ohi jakuz burura beragaz bizi izandakoak. Goian bego adiskide Leopoldo.
Jabier Kaltzakorta
Deustuko Unibersidadeko irakasle eta euskaltzaina
Leopoldo fue un hombre emprendedor, que supo adelantarse a su tiempo en múltiples facetas de la vida cultural. Fue un ilustrado, lector voraz, descubridor de joyas bibliográficas en librerías, bibliotecas y mercados del arte.
Dedicó esfuerzos a impulsar iniciativas que dieran relieve y difusión a su localidad natal, Durango, tales como Gerediaga, la Azoka, la ikastola, el Museo, el bombardeo…
Cuando ocupó la dirección del Departamento Cultural de la BBK nos enseñó a apreciar las distintas manifestaciones artísticas, mediante las exposiciones que organizó y que nos dieron a conocer a numerosos artistas, algunos noveles y otros consagrados, que luego han alcanzado altas cimas de la pintura.
Como miembro de la Fundación Labayru, y presidente temporalmente, editó numerosos libros para el estudio del euskera que abrieron caminos y que más tarde amplió a otros campos del saber. Dispuso de un enorme talento y sensibilidad que volcó en el diseño y maquetación de las revistas y publicaciones que alentó.
Era incondicional en la asistencia a los actos organizados por las instituciones vascas a favor de la lengua y la cultura vascas. Nunca desistió en trabajar a cuanto beneficiara a las manifestaciones artísticas y literarias del país. Contó a su lado con la inestimable ayuda de su amable y culta mujer, Carmen Miranda, fallecida el pasado año (Goian begoz).
Segundo Oar-Arteta
Labayru Fundazioa
Leopoldo Zugaza, Labayru Ikastegiak (/Fundazioak) sorreratik gehiago izan dauen bidelagun estua. Gure argitalpenen ederrak berari zor deutso, editore, diseinugile eta sortzaile izana luzaroko luzaroko bidean. Labayru sustatzen eta laguntzen, kanpotik eta barrutik, beste inor gitxik lango eragina izan dauena. Labayru Fundazioaren gomuta-historian untzetuta geratuko da esker onez Leopoldo Zugazaren izena eta izana.
Adolfo Arejita
Labayru Fundazioko Artezkaritzako burua