Etnografia atalak

0
Mari Karmen Berrizbeitia. Sanblasak begietan: argazkilariak Abadiñoko ferian

Mari Karmen Berrizbeitia. Sanblasak begietan: argazkilariak Abadiñoko ferian.

San Blas eguna, otsailaren 3a, herri asko eta askotan ospatzen da, eta hainbat eratara. Baina izaera berezia du Abadiñon. Bizkaiko herri horretan, XVII. mendeaz geroztik ospatzen dute, gutxienez; lekukotasunek diotenez, Euskal Herri osoan oso ezaguna zen nekazaritza- eta abeltzaintza-azoka bat egiten zuten, eta penintsulako toki askotatik etorri ohi zen jendea.

José Ignacio García

José Ignacio García Muñoz. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Azoka bera egun bakarrera murriztuta dago, gaur egun, baina bi eguneko iraupena zuen garai batean. Abere-erakusketa eta salerosketa, landa-eremuko produktuen eta bestelako elikagaien azoka, artisautzako produktuena eta nekazaritzako makinena egiten dira. Antzina, ospakizunek bost egun irauten zuten: Kandelario, otsailaren 2an; San Blas, 3an; San Blas Txiki, 4an; Santa Ageda, 5ean, eta sukaldarien eguna, 6an.

Arrakasta handia izaten dute, bestalde, horretarako beren-beregi eraikitako gunean egiten diren idi-probek. Gaur egungo probalekua 1960ko hamarkadaren amaieran inauguratu zuten, eta Bizkaiko onenetakoa ei da.

José Ignacio García

José Ignacio García Muñoz. Labayru Fundazioaren Argazki Artxiboa.

Arrakasta handia izaten dute, bestalde, horretarako beren-beregi eraikitako gunean egiten diren idi-probek. Gaur egungo probalekua 1960ko hamarkadaren amaieran inauguratu zuten, eta Bizkaiko onenetakoa ei da.

Sanblasetan, eztarriko gaitzetatik babesteko kordoiak, erroskilak, opilak eta malba zurizko gozokiak salgai izaten dira. Egun horretako mezetan, eliztarrek elizara eramandako produktuak bedeinkatzen dituzte apaizek.

Abadiñarrak, herrian bizi direnak nahiz beste herri batzuetara joandakoak, sanblasetan elkartu ohi dira urtero. Lehen, etxekoandreak goizean goiz mezatara joan eta gonbidatuentzat sukaldean egiteaz arduratzen ziren; orain, azokako postuetan txorizo-taloa dastatzea da ohitura.

Ezaguna da jai honi buruzko kopla herrikoia:

Abadiñon sanblasetan
neskazaharrak bentanetan
mutilzaharrak engainetan.

Rosa Mari Ardanza – Etniker Bizkaia – Etniker Euskalerria Taldeak

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Euskal Herriko Atlas Etnografikoa obraren Ganadería y Pastoreo liburukia eta Sanblasak begietan: argazkilariak Abadiñoko ferian argitalpena (Abadiñoko Udala).


Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

    ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~