Etnografia atalak

0
Esquema de un molino de viento vizcaino. Dibujo de Eduardo Cordero y Ramón Higuera

Esquema de un molino de viento vizcaino. Dibujo de Eduardo Cordero y Ramón Higuera.

Bizkaian, lehenengo haize-errotak XVIII. mendean eraiki ziren. Makina eolikook 1720ko hamarkadan agertu ziren, Bizkaiko lurraldean garai hartan egondako lehorte luzearekin batera.

Ez zuten asko iraun, lehortearen ondoren ehotzeko jarduera uzten joan baitziren, pixkanaka. Denborarekin, erabiltzen ez zirenez eta makineriarik ez zutenez, gehienak hondatu eta desagertu egin ziren. Gutxi batzuk birgaitu zituzten, eta etxebizitza, aletegi edo arte-galeria bihurtu zituzten, adibidez, Getxoko Aixerrota.

Molino de Aixerrota en Getxo (Bizkaia). Cortesía del Ayuntamiento de Getxo

Aixerrota, Getxo (Bizkaia). Getxoko Udala.

Makina horien arkitektura bat zetorren dorre-erroten tipologiarekin, zeinak ardatz horizontala zuten. Harrizko eraikinak ziren, kono-enbor formakoak, horma-harriz apainduak, harlanduzko zuloekin. Gorputzak harlanduzko koroa zuen, berunez grapatuta, ez irristatzeko. Horren gainean, zurbeltzezko errail bat zegoen, eta horretan sartuta gurpilak, estalkiak bira egin zezan. Estalkiak egurrez estalitako kapitela zuen. Hartatik, horizontalean, ardatz nagusia ateratzen zen, zeinak bi aldeetan lau hegal zituen, eta haien gainean mahoizko ehun lodiko haize-oihalak jartzen zituzten. Beste aldean lema zegoen, pertikarekin luzatuta, zeinak kapitelari bira emateko eta hegalak haize nagusiari begira jartzeko erabiltzen ziren.

Errotaren barruan, ardatz nagusiak gurpil bertikal horzdun bat zuen txertatuta alde batean, linterna nagusia mugiarazteko, eta intxaur-zurezko piñoi bat, zeinak hegalen biraketak biderkatu eta biraketa-higidura bertikala horizontal bihurtzen zuen. Bi linterna txikik beste gurpila horzdun horizontal baten mugimendua jaso eta ehotzeko makineriako errotarriak biratzen zituzten. Bi harri pare izaten ziren, pare bat artoa ehotzeko, eta bestea garia ehotzeko.

Oraindik ere zutik dauden errotetatik, Artxandakoa da (Sondika) zaharrena, zeina 1725 amaieran jarri zuten martxan. Horren atzetik, hamarkada horretan, Aixerrota (Getxo), Aixeder (Ispaster) eta Azpazar (Abadiño) eraiki ziren.

Idatzizko eta ahozko zenbait iturritan, lurraldeko muino eta gailurretako beste haize-errota batzuk aipatu dira: Montañán eta Treto (Karrantza), Arnabarre (Getxo), Lumo (Gernika-Lumo), Arrola (Nabarniz), Garuriz (Plentzia) eta Errepelega (Portugalete).

Miguel Sabino Díaz – Etniker Bizkaia – Grupos Etniker Euskalerria

Para más información puede consultarse el tomo dedicado a Agricultura del Atlas Etnográfico de Vasconia. También la obra del autor del texto La molinería tradicional en Las Encartaciones. Sopuerta, 1998.


Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

    ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~