Antropologoek, etnologoek, etnografoek, folkloristek, hizkuntzalariek eta historialariek, besteak beste, sailkapen eta katalogazio sistemak prestatu dituzte, gure urteko egutegia osatzen duten ospakizun eta ekitaldi ugariak (iraganekoak zein gaur egungoak) bertan txertatu ahal izateko.
Erritualtasuna, benetakotasuna, tradizionaltasuna eta -tasun amaierako beste hainbat termino alde batera utzi gabe, ekarpen nagusiak bermatuta egon beharko luke, inolako zalantzarik gabe, aniztasun ludikoan, denborazkotasunean edo denboragabetasunean, une historikoan, eremu espazialean, alderdi sozial eta kulturalean, testuinguruan, etab.
Egutegia antolatzeko dauden formula batzuk berrikusi ditugu, eta askotariko aldaerekin egin dugu topo: hilabetez hilabetekoak, egunez egunekoak –oso erabiliak–, egutegi liturgikoari eta santoralari jarraitzen diotenak, “tradiziozkoak” edo folklorikoak, eta ordena sinbolikoetan oinarritzen direnak. Aniztasun handia, eta helburu ugari.
Orain dela urte batzuk, Josu Larrinaga soziologoak gurpil edo zirkulu bat egin zuen, urte osoa hartzen zuena, eta, garai hartan, metodologikoki lagungarria izan zen jaiegunak kokatzeko: astroak, ilargiaren faseak, hilabeteak, jaiegun zehatzak eta zikloak, ziklotan gauzatuak (Udazkena, Gabonak, Inauteriak, Aste Santua, Maiatza… eta Herriko Jaiak). Asmo handiko proiektua zen, baina hutsuneak ditu, batez ere udaberriko lehen ilargi betea delako data aldakorreko jaien oinarria.
Kausalitate horrek, data finkoak eta data aldakorrak egoteak hain zuzen, konbergentziak eta dibergentziak eragiten ditu:
Gure ustez, jaia da erlijioan, kulturan edo aldarrikapenean oinarrituta egiten den ospakizun oro, publikoa zein pribatua izan. Egutegian bat egiten duten denborazko eta testuinguruko elementuen amalgama bat… Egunera ote gaude azterlanari dagokionez, eta, zehazkiago, indarrean dagoen gaurkotasunarekin bat datorren jaien sistematizazioari dagokionez?
Emilio Xabier Dueñas – Folklorista eta etnografoa