Etnografia atalak

0

Bola-jokoan Conchako bolatokian. Egilea: Miguel Sabino Díaz.

Karrantza Haranean egiten den bola-jokoaren ohiko modalitateetako bat da pasabolo tablón deritzona.

Ezaugarri nagusietako bat txirloak eurak dira, antzina “txito” izenez ezagutzen zirenak.

Txirloen neurria, orokorrean, 35 zentimetro luze eta 3,30 zentimetroko lodierakoa da, oinarria eta punta pixka bat biribilduta dituztela.

Garai batean, txirlo mota hau eskuz egiten zen. 1950eko hamarkadaren amaieran, hala egiten zituen Moisés Callejak, Venta Laperrakoak, La Cadena auzotik gertu.

Moisesek, txirloak egiteko, arte kimak, adarrak erabiltzen zituen. Azaroan, abenduan eta urtarrilean mozten zuen egurra, ilbeheran. Zatitu ondoren, gutxienez bi urtez uzten zuen lehortzen.

José Antonio Cano Guito tornuan txirloa egiten. La Cadena, 2016. Egilea: Miguel Sabino Díaz.

Aizkorarekin hasten zen txirloa egiten, egur gehiena kenduz-kenduz hasierako itxura eman arte. Gero, arraspa batez fintzen zuen poliki-poliki, behin betiko forma hartu arte.

Gaur egun, La Cadena auzoko José Antonio Cano Guitok hainbat denbora ematen du mota horretako txirloak egiten.

Antzina bezala, artea erabiltzen du, mozteko eta lehortzeko lehenagoko epeak errespetatuz.

Hala ere, txirloak egiteko, tornu elektriko txiki bat erabiltzen du. Gubia eta zizel baten bidez, egurra fintzen doa txirloak bere behin betiko forma hartu arte.

Txirloak ipintzen Conchako bolatokiko tabloian. Egilea: Miguel Sabino Díaz.

 

 

Miguel Sabino Díaz

Etniker Bizkaia

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

    ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~ ~