Gurean zer berri? Zaharrak berri bildumako seigarren alea atara barri da. Astean-astean argitaratzen dan Etnografia-atalak blogeko artikulu hautuakaz osotutako liburua da. Azken honetan iazko uztatik aukeratutakoak sartu dira.
Hamabi idazlan dira, euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez idatziak. Era guztietako gaiei buruzkoak, batzuk lokalagoak, beste batzuk orokorragoak, danak interesgarriak:
Miguel Sabino Díaz: Bizkaiko Karrantza Haraneko ikazkintza; Joseba Santxo Uriarte: Urteko hilak euskaraz; Antzasti-Euskaldunon etxea: Arratiako tranbia: bizitza tradizionaletik modernitaterako bidaia; Josu Larrinaga Zugadi: Abarketa berriak erromeriarako; Luis Manuel Peña: Lehen eta orain; Itziar Rotaetxe: Ardiak mozteko sasoia ere badator!; Zuriñe Goitia: Hondartzak landa-eremuetan. Bakioko adibidea; Emilio Xabier Dueñas: Aurresku baten lehenengo filmazioa… eta bera “andereñoena”; Fernando Hualde: Irunberriko buztin-eskuak; Akaitze Kamiruaga: Anguletan!; Segundo Oar-Arteta: Morroiak eta kriadak; Ziortza Artabe Etxebarria: Ez dago Gabonik karakol bakorik.
Liburuan erakusgarri batzuk baino ez dira jaso, baina urteko artikulu guztiak, eta aurreko urteetakoak be, webgunean ikusi daitekez: Etnografia atalak
Aditu askok parte hartzen dabe Etnografia Atalak idazten, Euskal Herri osoko barriak emonaz. Gura izan ezkero harpidetza egin daiteke posta elektroniko bidez barikuetan hartzeko.
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.